XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BULUNKOGONKOAK.

a) Azalpena.

Tribu batetako mutilak ditugu.

Dirudienez irla batetan bizi dira.

Ohitura dutenez lerro batetan dabiltza, baina, buruak edo, bota du oihu bat eta, denak nahasturik jarri dira, ordenik gabe.

Guk ordea, lehen zeuden bezala jarri nahi ditugu, nola egin?.

Nondik hasi beharko da?.

I letra duena aurrena da antza denez, eta besteak?.

Bakoitzak, bere aurrekoarekin alderatuta, badu gauza berdin bat, zerbait: ezkutua, burukoa, gona....

Ea bakoitza bere lekuan jartzen dugun.

Ariketa honek adimena eskatzen du, adimen handia eta iraunkorra.

Ikasle batek baino gehiagok laguntza beharko du, xehetasunetan kontua hartzen ez duelako, edo bestela, irudien ezberdintasunak bereizten ez dituelako.

Kasu hauetan irakaslearen eskua prest egongo da.